Jarduera fisikoaren onurak ezagutarazteko saio praktiko irekia eskainiko dute hilaren 19an Karelan

Julene Sorarrain

Emakume talde bat, jarduera fisikoa lantzen. (pixabay)

Saioaren helburua jarduera fisikoak minbiziaren prebentzioan eta errekuperazio prozesuan izan ditzakeen onuren inguruan herritarrak sentsibilizatzea da. Parte hartzeko, beharrezkoa da aurretik izena ematea Karela kiroldegian.

Bularreko Minbiziaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, jarduera fisikoaren onurak ezagutarazteko saio praktiko irekia antolatu du Abailan zerbitzuak Karela kiroldegian. Saioaren helburua jarduera fisikoak minbiziaren prebentzioan eta errekuperazio prozesuan izan ditzakeen onuren inguruan herritarrak sentsibilizatzea da.

Horretarako, adin eta egoera fisiko ezberdinetako herritarrei zuzendutako jarduera fisikoko saio bat egingo da. Saioa urriaren 19an, astelehena, izango da, 11:00etatik 12:15era, Karelako kantxan. Izen ematea, berriz, kiroldegiko harreran egin beharko da, eta plazak mugatuak izango dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide