Antxiola kaleko eta Ibai Ondo irteerako semaforoen funtzionamendua aldatu da

Julene Sorarrain

Antxiola kaleko eta Ibai Ondo irteerako semaforoa. (Orioko Udala)

Araudi berriaren arabera, oinezkoen semaforoa berde dagoenean, ibilgailuenak ezin du anbarrean egon; gorrian egon behar du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Funtzionamendu berriarekin, beraz, ohiko sekuentzia aldatu egin da. Aurrerantean, gidariei semaforoaren seinaleei adi egoteko eta argi berdea piztu arte itxaroteko eskatzen zaie. 

Orioko Udalak gaur jakitera eman duenez, Antxiola kaleko eta Ibai Ondo irteerako semaforoen funtzionamendua aldatu egin da ibilgailuentzat, indarrean dagoen araudira egokitzeko. Araudi berriaren arabera, oinezkoen semaforoa berde dagoenean, ibilgailuenak ezin du anbarrean egon; gorrian egon behar du, oinezkoen segurtasuna bermatzeko. Orain arte, ohiko erabiltzaileek semaforoen sekuentzia ezagutzen zuten eta bazekiten noiz aldatuko ziren aurreikusten.

Funtzionamendu berriarekin, ordea, sekuentzia hori aldatu egin dela azaldu du udalak. Beraz, semaforoen portaera ezberdina dela sumatzen bada, ez da matxura baten ondorioa, egindako aldaketaren ondorioa baizik. Halaber, gidariei semaforoaren seinaleei adi egoteko eta argi berdea piztu arte itxaroteko eskatzen zaie.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide