Haurrentzako 'Ehiztari ehizatua' antzezlana eskainiko dute ostiralean, Herriko Plazan

Julene Sorarrain

'Ehiztari ehizatua' antzezlaneko irudi bat.

Patata Tropikalak sortutako ikuskizunak txotxongiloak eta antzerkia uztartzen ditu, eta bertsolaritzak, kritikak eta, batez ere, umoreak izango dute lekua.

Orioko Udalaren udazkeneko kultur programaren barruan, Ehiztari ehizatua haurrentzako antzerki emanaldia izango da ostiralean, 17:30ean, Herriko Plazan. Patata Tropikalak sortutako ikuskizunak txotxongiloak eta antzerkia uztartzen ditu, eta bertsolaritzak, kritikak eta, batez ere, umoreak izango dute lekua.

Baserri giroan kokatutako istorioan, Peli protagonistak egun batzuk igaroko ditu Izeba Joxeparen baserrian. Bertan, bertsoak abesten dituen igel bat, tranpa batean eroritako azeritxo bat eta bestelako pertsonaia eta abenturak ezagutuko ditu. Halako batean, gainera, liburu magiko bat agertuko da, eta Izeba Joxepak istorioa modu berezi batean kontatuko du, txotxongiloen bidez. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide