Emakumezkoen estropadan, Tolosaldeak lortu zuen garaipena, 9:56:87ko denborarekin, baina lehia oso estua izan zen, Donostialdea oso gertu izan baitzuen, 9:57:35eko denborarekin. Ondarroak, berriz, hirugarren postua eskuratu zuen, 10:35:73ko denbora eginda.
Gizonezkoen lehian, lau ontzik hartu zuten parte, eta Orio izan zen azkarrena, 7:41:53ko denbora eginda. Ondarroak bigarren postua lortu zuen, 7:56:56ko denborarekin; Getaria hirugarren izan zen, 8:07:21eko denborarekin, eta Hondarribia, berriz, laugarren, 8:24:34ko denborarekin
Garaipen bereziki garrantzitsua izan zen oriotarrentzat, marka berria ezartzea lortu baitzuten. Orio AEko trainerila osatu zuten arraunlariak hauek izan ziren: Ugaitz Astigarraga, Ekhi Gozategi, Oihan Gozategi, Jon Lizarralde, Joseba Rodriguez eta Leandro Salvagno. Oihan Manterola, berriz, patroi lanetan aritu zen.
Argazkia: Utzitakoa