Orioko eta Zarauzko kantu taldeen doinuek alaitu dituzte herriko txokoak

Aiora Arriola

Orioko kantu taldeko eta Zarauzko Arrain Zopa taldeko kideak aritu dira kalez kale euskal kantak abesten. 11:00etan hasi dute kantujira, eta eguerdian bukatu.

Gaur goizean, kalez kale ibili dira Orioko kantu taldea eta Zarauzko Arrain Zopa taldea. Abestiz abesti, giro ederra sortu dute herrian. 11:00etarako kantuan hasiak ziren bi taldeak, eta herriko kaleetan barrena ibili dira euskal kantak lau haizetara zabaltzen. Ahots ugariren indarra gitarra doinuekin uztartu dute, melodia ederrak sortuz eta herriko txokoak kantuz girotuz.

Eguerdirako, giroa are biziagoa zen Herriko Plazan, taldeak han aritu baitira kantatzen. Inguruko tabernetako terrazak jendez beteta zeuden, gainera, eta musikak zein kantuek ederki girotu dute larunbat eguerdia.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide