Orioko Udalaren kultur programaren barruan, Haria izeneko ikuskizuna eskainiko dute Julen Alonso musikari oriotarrak eta Oinkari dantza taldeak. Emanaldia urriaren 23an izango da, ostiralarekin, 19:00etan Karela kiroldegian, eta beharrezkoa izango da aurretik sarrera erostea.
Hain zuzen ere, bihar, arratsaldeko 17:00etatik aurrera izango dira eskuragai sarrerak Turismo Bulegoan edota online, Entradium atari digitalean. 10 euroko prezioa izango dute, eta pertsona bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.