Orio Arraunketa Elkarteak gaur sare sozialen bidez jakinarazi du Anjel Larrañaga Orio B ontziaren entrenatzailea kargutik kendu duela. Bederatzi urtez bete du zeregin hori Larrañagak, eta klubak bere esker ona adierazi dio. Klubak nabarmendu du ziklo horretan Larrañagaren lana "erabakiorra" izan dela "klubaren orainean eta etorkizunean", eta "bere eskuetatik igaro" direla "gaur egun traineruko mirotz diren etxeko arraunlari gehienak".
Ohar berean, beste albiste bat eman du klubak: Ibon Urbietak hartuko duela B ontziaren ardura, baita beheragoko kategoria batzuena ere. "Azken urteotan atzeman dugun hutsune handi bati erantzutera" dator Urbieta; "aulki finkoaren lanketa eta hazkuntza bultzatzea, arraun eskolako oinarritik hasi eta senior mailaraino".