Orioko Udalak jakitera eman duenez, gaur, ostirala, 20:00etatik aurrera, sardinak izango dira dastagai Parrilla Festaren barruan. Hain zuzen ere, sei sardina 5 euroan izango dira salgai plazan.
Bihar, berriz, 20:00etatik aurrera, mendrezka pintxoak eskainiko dituzte, 2 euroan. Bi egunetan, gainera, txotxa ere izango da plazan. Udalak herritar guztiak animatu ditu Herriko Plazara gerturatu eta Parrilla Festako giroaz gozatzera. Hona hemen Parrilla Festako egitaraua:
Gaur, ostirala
- 17:00. Izan Arrantzale haurrentzako ikastaroa moilan, anbulatorio parean.
- 20:00. Irekiera ekitaldia, Herriko Plazan.
- 20:05. Sasoiko arrainen pintxo-potea.
Bihar, larunbata
- 13:30. Elkarte Gastronomikoa hitzordua Herriko Plazan, herriko parrilleroen laguntzarekin.
- 20:05. Sasoiko arrainen pintxo-potea.
Etzi, igandea
- 12:00. Txakolin Eguna. Herriko ekoizleen uztaren dastaketa.
- 12:30. Aldapa elkartearen marmitakoa eta herriko tabernen errazioak.