Arraunlariei omenaldia egin diete Mendibeltzen

Maddi Txintxurreta

Arraunlariak eta futbolariak elkarrekin, larunbatean. (Orioko Futbol Taldea)

Eusko Label ligako koroa eta Kontxako bandera Mendibeltz zelaian erakutsi zituzten larunbatean, futbol taldeko kideek arraunlariei egindako omenaldian.

Orioko futbol taldeko emakumezkoen nahiz gizonezkoen ohorezko erregional mailako jokalariek omenaldia egin zieten larunbatean Eusko Label liga irabazi berri duten arraunlariei. Traineruko gizonek ligako koroa nahiz Kontxako bandera erakutsi zituzten Mendibeltzen, eta ohorezko sakea egin zuten emakumeen partidaren ondotik. Futbolariek nahiz zaletuek txaloz hartu zituzten arraunlariak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide