'Los últimos pastores' dokumentalaren emanaldia eta solasaldia eskainiko dituzte Aian eta Orion

Onintza Lete Arrieta

Dokumentaleko une bat. (Los ultimos pastores)

Ostiral honetan Orion erakutsiko dute filma, eta bertan izango dira Samu Fuentes zuzendaria eta Maialen Sarasua filmean parte hartu duen zinemagile oriotarra. Aian larunbatean eskainiko dute lana, eta Fuentes egongo da bertan. 

Los últimos pastores dokumentalaren emanaldia eta solasaldia antolatu dituzte Aiako eta Orioko udalek aste honetarako. Oriokoa bihar, ostirala, 20:00etan Kultur Etxean izango da, eta proiekzioaren ondoren Samu Fuentes zuzendariak eta Maialen Sarasua zinemagile oriotarrak hartuko dute hitza; filmean aritu da lanean azken hori ere. 

Aiako emanaldia, berriz, etzi izango da, larunbatean, 18:00etan Kultur Etxean. 

Dokumentalak Fernando eta Manolo Mier anaien egunerokoa erakusten du. 13 urte zituztenetik artzain aritutako bi anaiak Europako mendietan belaunaldiz belaunaldi iraun duen bizimodu baten azken lekukoetakoak dira, eta filmaren bidez, mendiko artzaintzaren gogortasuna eta edertasuna ez ezik, bizimodu hori desagertzeko arriskuan jartzen duten aldaketak eta zailtasunak ere agerian geratzen dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide