Bilera irekia egingo du datorren astean Altxa Burua Oriok

Onintza Lete Arrieta

Haur bat pantailaren aurrean. (Pixabay)

Ikasturte berria hastearekin bat, aurreneko batzarra egingo du haur eta nerabeei pantailak eta sakelako telefonoak noiz eta nola eman hausnartzera bultzatzen duen taldeak. 

Datorren astean bilera irekia egingo du Altxa Burua Orio taldeak. Urriaren 1ean, ostegunarekin, 19:00etan izango da hitzordua Kultur Etxean, eta "haurrengan sakelako telefonoek eta pantailek duten erabilerak kezkatzen duen herritar guztientzat" irekita dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide