Bihar ekingo diete Osakidetza indartzea eskatzeko elkarretaratzeei

Onintza Lete Arrieta

Herritar talde bat, anbulatorio aurrean elkarretaratzean. (Julene Sorarrain)

Udako etenaren ondoren, bihar eguerdian jarraituko dute anbulatorio aurrean biltzen, osasun zerbitzu publiko hobea eskatzeko. Urtarrilean hasi zituzten protestak, bizpahiru norbanakoren deiari erantzunez, eta herritar mordoxka elkartzen da ordutik.  

Urtarrilean hasi ziren herritar batzuk ostegunero 12:00etan Orioko anbulatorioaren aurrean biltzen, protesta egin eta Osakidetzari hiru eskakizun zehatz egiteko: herriko anbulatorioan mediku eta erizain gehiago edukitzea, anbulatorioa berritzea eta itxaron zerrendak –batez ere espezialistengana joateko– murriztea.

Udan etenaldia egin ondoren, bihar ekingo diote berriz elkarretaratzeei. Beti bezala, 12:00etan elkartuko dira, anbulatorioaren aurrean, eta herritarrak animatu dituzte bertan parte hartzera, antolatzaileen ustez "borrokatu" egin behar delako "gizarteak osasun zerbitzu publiko duina jasotzen segi dezan".

Erlazionatuak

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide