Hondartzako kabinak astearterako hustu beharko dituzte erabiltzaileek

Onintza Lete Arrieta

Hondartza, airetik ikusita. (Orioko Udala)

Asteartea da irailaren 15a, eta ohi bezala, egun horretan amaituko da uda denboraldia, eta beraz, baita hondartzako zerbitzuak ere. 

Uda azkenetan da; asteartean sartuko gara irailaren erdian, hau da, irailaren 15ean, eta ohi bezala, egun horretan amaituko da uda denboraldia, baita horri lotutako zerbitzuak ere, sorosleena esaterako. 

Hondartzako kabinak ere uda sasoian egoten dira erabilgarri, eta horregatik, Orioko Udalak horien erabiltzaileei gogorarazi die beren gauzak erretiratu egin behar dituztela asteartea baino lehen, egun horretarako kabinak hutsik uzteko.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide