Oria Bizi elkarteak ate irekiak antolatu ditu, aisialdiko eta ongizaterako arrauna probatzeko. Hain justu, irailaren 19an eta 25ean eskainiko dute zerbitzua, eta guztira hiru txandan banatuko da: irailaren 19an 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan eskainiko dituzte saioak; irailaren 25ean, aldiz, 16:00etan, 17:00etan eta 18:00etan izango dira jardunaldiak.
Elkarteko kideek jakinarazi dute txanda bakoitzean gehienez hamar pertsona hartuko dituztela, eta 18 urtetik hasita, adin mugarik ez dagoela beraiekin uretaratzeko.
Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena aurrez eman beharko du oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.