Zabaldu dute Ludotekan izena emateko epea

Julene Sorarrain

Orioko ludoteka, artxiboko irudian.

Gaztelekua, berriz, ostegunetik astelehenera egongo da zabalik Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat. Irailaren 18ra bitartean, ate irekiak eskainiko dituzte bi zerbitzu horiei buruzko informazioa jasotzeko.

Martxan dira dagoeneko Orioko Ludoteka eta Gaztelekua, eta ohi bezala, Txurrumuski Aisialdi Elkartea arduratuko da bertako zerbitzua eskaintzeaz. Ludotekan izena emateko, interesdunek galdetegi hau bete beharko dute. Gaztelekuan, aldiz, ez da aurrez izenik eman behar. 

Antolatzaileek oraindik zehaztu gabe dute Ludotekaren aurtengo formatua, eta ate irekien ostean, izandako izen-emate kopuruaren arabera modu batekoa ala bestekoa izango da. Horri buruzko informazio guztia irakurri daiteke galdetegian.

Hori horrla, hauxe izango da Ludotekaren ordutegia:

  • 16:45 - 18:00. Sarrera malgua: haurrak pixkanaka gerturatuko dira eta bertako materialarekin eta beren artean jolastuko dira.
  • 18:00 - 19:00. Programatutako ekintza.
  • 19:00 - 19:30. Gurasoak gerturatu ahala, haurra agurtuko da.

Gaztelekua ere martxan da dagoneko, eta LH 3tik DBH 4ra bitarteko gazteei zuzenduta dago zerbitzua. Ostegunetik astelehenera izango da zabalik, ordutegi honetan:

  • Ostegunetan: 16:45 - 20:00.
  • Ostiraletan: 16:45 - 20:30.
  • Larunbatetan: 16:30 - 21:00.
  • Igandetan: 16:30 - 20:30.
  • Astelehenetan: 16:45 - 20:00.

Informazio gehiago eskuratzeko, txurrumuski@txurrumuski.org helbidera idatzi edota 666 194 368 zenbakira deitu daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide