Oria Bizi elkarteak proposamen ezberdin bezain dibertigarria antolatu du aisialdiko arrauna probatzeko. Hain zuzen ere, irailaren 25era arte, herritarrek Dragon Boat-ean (herensuge itxurako ontzia) ibiltzeko aukera izango dute.
Horretarako, interesdunek 8 eta 11 lagun arteko taldea osatu beharko dute, eta ondoren, 722 201 844 zenbakira deitu beharko da izena emateko. Taldea osatzea lortzen ez dutenek horretarako laguntza izango dute antolatzaileen eskutik.