Koxme Burutaran arraunlaria, Munduko Unibertsitate Lehiaketako podiumean

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 16a

Koxme Burutaran arraunean. (World Rowling)

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak urrezko domina eskuratu du aulki mugikorreko M1x modalitateko A finalean, munduko unibertsitateko txapeldun bilakatuz. Haizea Gozategi oriotarrak, gainera, bigarren egin du Noa Guaschekin batera W2x modalitateko B finalean, Espainiako selekzioa ordezkatuz.

Koxme Burutaran donostiarrak eta Haizea Gozategi oriotarrak emaitza bikainak lortu dituzte FISUren Munduko Unibertsitate Lehiaketan, Espainiako selekzioa ordezkatuz. Abuztuaren 13an hasi zen txapelketa Londonen (Ontario, Kanada), Fanshawe lakuan, eta atzo jokatu zituzten finalak. Txapelketan hogei herrialde baino gehiagotako 300 ikasle eta kirolari inguruk parte hartu dute, hain zuzen ere.

Orio Arraunketa Elkarteko arraunlari den Burutaranek urrezko domina eskuratu du gizonezkoen aulki mugikorreko M1x modalitatean, A finalean. Donostiarrak 7:00.73 denborarekin amaitu du proba, eta, horrenbestez, munduko unibertsitateko txapeldun bilakatu da.

Gozategik, Sevillako Nautico klubeko arraunlariak, berriz, bigarren egin du emakumezkoen aulki mugikorreko W2x modalitatean, Noa Guaschekin batera. Bikoteak 7:27.53 denborarekin amaitu du B finala, eta orotarra, zortzigarren postua eskuratu du txapelketan.

Haizea Gozategi eta Noa Guasch. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide