Hondarra, sormenaren mihise

Enara Ariznabarreta 2026ko abuztuaren 13a

Andoni Bastarrikak gidatutako tailerrak haur eta guraso hainbat bildu ditu Antilla hondartzan. Horiek irudimenari bidea zabaldu diote, eta itsasoko hainbat animalien eskulturak sortu dituzte.

Eguraldia lagun, haur eta guraso hainbatek Andoni Bastarrikaren hondarrezko eskultura tailerraz gozatzeko aukera izan dute gaur goizean Antilla hondartzan. 11:00ak aldera ekin dio Bastarrikak tailerrari, eta pixkanaka-pixkanaka, jendea joan da hitzordura hurbiltzen.

Ikusmin handia sortu du etxeko txikien artean, eta ilusio eta emozio handiz aritu dira itsasoko animalien hondarrezko eskulturak egiten. Taldetxo bakoitzak bere gustuko animalia aukeratu du, eta besteak beste, marrazoak, dortokak, olagarroak, izurdeak eta karramarroak egin dituzte hondarretan. Gurasoak ere batu dira egitasmora, eta haurrekin elkarlanean goiz paregabea igaro dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide