Aurten ere Orion egingo du geldialdia Teink Trofeoa batel estropadak. Bihar, hilak 30, iritsiko dira herrira arratsalde partean. Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Ur-Ikara elkarteak antolatzen du txapelketa, eta astelehenean abiatu ziren Zierbenatik (Bizkaia). Bidean hainbat etapa egin ondoren –Armintza, Elantxobe, Mutriku, Orio eta Hondarribia– Donibane Lohizunen izango du amaiera abuztuaren lehenean. Sari banaketa ekitaldia egingo dute eguerdian, eta herri bazkaria, gero.
Aurreko urteetan Orion afaldu eta kiroldegian egin izan dute lo, hurrengo egunean Donostiara jarraitzeko arraunean. Aurtengo asmoez, ordea, oraingoz ez dute informazio gehiagorik eman.