Muskuilu Harria Orioko aisialdiko arrantza kirol elkarteak antolatuta, XV. Arrain Txiki Txapelketa jokatzekoak ziren gaur goizean. 09:00etan ziren arrantzan hastekoak, baina eguraldia eta uraren baldintza direla eta, txapelketa bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek. "Haizea, haize olatuak eta uraren zikintasuna dela eta, erabaki onena txapelketa bertan behera uztea dela iruditzen zaigu", adierazi dute antolatzaileek.