Moila sendotzeko lanen bigarren faseari ekingo diote abuztuaren 3an

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 26a

Moilako lanak. (Onintza Lete Arrieta)

Moila sendotzeko hurrengo urratsa zulaketa lanak egitea izango da, eta horretarako beharrezkoa den makina uztailaren 27an iritsiko da obra eremura. Ondoren, abuztuaren 3tik 7ra zulaketak egingo dituzte, eta ondorioz, trafikoan aldaketak izango dira. Hain zuzen ere, abuztuaren 3an herritik irteteko Txanka hondartzako bidea erabili beharko da.

Orioko arrantza kaia sendotzeko eta egokitzeko lanak abiatu zituen Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak apirilean, oinezkoentzako pasabidetik Kofradiarainoko tartean. Hurrengo urratsa zulaketa lanak egitea izango da, eta horretarako beharrezkoa den makina uztailaren 27an iritsiko da obra eremura. Ondoren, abuztuaren 3tik 7ra zulaketak egingo dituzte, eta ondorioz, trafikoan aldaketak izango dira.

Hain zuzen ere, abuztuaren 3an, astelehenarekin, Arostegi pareko errepidea itxita egongo da 08:00etatik 13:00etara, eta tarte horretan, herriko sarrera irteerak Txanka hondartzako bidetik egin beharko dira. Gainera, udalak jakinaraiz du zulaketa lanek "ohiko jarduerak baino eragin handiagoa" izan dezaketela inguruan, besteak beste zarata edota hautsa. Dena den, bigarren fasea amaitutakoan, lanik zailenak bukatuta geratuko direla argitu du.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide