Hileko azken fede topaketa egingo dute bihar, Zazpigarren Kaleak antolatuta

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 25a

Artxiboko irudian, San Juan ermita.

Zazpigarren Kalea eliza organikoak antolatu du saioa, eta "bizitzako gai garrantzitsuez" hitz egingo dute. Igande arratsaldean bilduko dira, 17:00etan, San Juan ermitan.

Zazpigarren Kalea eliza organikoak antolatuta, hileko azken fede topaketa egingo dute asteburu honetan. Bihar arratsaldean izango da saioa, hain zuzen, eta 17:00etan bilduko dira San Juan ermita kanpoan. 

Jakinarazi dutenez, Bibliaren inguruko hausnarketak egingo dituzte, baita "bizitzako gai garrantzitsuez" hitz egin ere. Informazio gehiago eskuratzeko, 688 72 29 93 zenbakira idatzi daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide