Gure Zirkuak abuztuan Orion egingo duen egonaldia aprobetxatuz, Orioko Udalak pare bat jarduera programatu ditu karparen barruan. Horietako bat, Jon Plazaolaren AA Aita bakarrizketa izango da, abuztuaren 6an, ostegunarekin, 20:00etan.
2024az geroztik aitatasunak eman diona publikoarekin elkarbanatu nahi izan du Plazaolak lan horren bitartez. Esperientzia onak elkarbanatu nahi ditu, eta funtsezkoena dena, "oinazea monetizatu". Aitatasuna ardatz eta aitzaki izango ditu "patetismo eta ergelkeria propioaz aritzeko, baita gainontzeko guztionaz ere".
Bakarrizketarako sarrerak salgai dira Turismo Bulegoan 10 euroan, eta herritar bakoitzak gehienez 4 sarrera erosi ahal izango ditu.