Haurrentzako 'Lurrak eztanda egin zuen eguna' filma emango dute bihar, hondartzan

Julene Sorarrain 2026ko uztailaren 20a

Looney Tunes marrazki bizidunen pelikula ikusteko aukera izango dute bihar herriko gaztetxoek. Proiekzioa gaueko 22:00etan hasiko da, hondartzako berdegunean, eta sarrera doakoa izango da. 

Orioko Udalak antolatuta, Lurrak eztanda egin zuen eguna haurrentzako filma emango dute bihar, hondartzako berdegunean. Proiekzioa gaueko 22:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da. 

Porkyk eta Lucasek Lurra suntsitzeko konplot estralurtar maltzur bat deskubritzen dute. Nahi gabe, abentura zoro batean murgiltzen dira espazioan zehar, Looney Tunes-en umore kaotiko eta eszena dibertigarriz beteta. Bi lagunek ez dakite nola kudeatu egoera, baina, hala ere, gizateriaren azken itxaropena bihurtzen dira, inork eskatu ez badu ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide