Haritz Arregi izango da Orioko Futbol Taldeko emakume seniorren entrenatzailea denboraldi berrian

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 17a

Haritz eta Aitor Arregi anaiak. (Onintza Lete Arrieta)

Orain arte emakumeen lehen taldeko bigarren entrenatzailea izan da 37 urteko aiarra, eta lekukoa Aitor anaiari hartuko dio. Horrek arrazoi pertsonalengatik erabaki du ardura uztea. 

Haritz Arregi Eizagirre izango da Orioko Futbol Taldeko emakume seniorren lehen taldeko entrenatzaile berria 2026-2027 denboraldian. Taldea ondo ezagutzen du, orain arte bigarren entrenatzaile aritu baita 37 urteko aiarra.

Lekukoa Aitor anaiari hartuko dio, horrek arrazoi pertsonalengatik erabaki baitu ardura hori uztea. Aitor Arregirekin lortu zuten neskek iaz Ohorezko Mailara igotzea, eta aurten mailari eustea ere lortu dute, denboraldi ona eginda. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide