39 urteko gizon bat hil da gaur goizean Orioko Antilla hondartzan. Ertzaintzak zehaztu duenez, 10:00ak aldera itsasoan zegoen surflari talde batek atera du gizona uretatik, konorterik gabe, eta bihotz-biriketako geldialdian zegoen itsasertzera iristerako.
Osasun langileek suspertzeko ahaleginak egin dituzten arren, ezin izan dute gizona salbatu.