Berriro podiuma egin du Lur Guenetxea eskalatzaile gazteak. Kirol eskaladako zailtasuneko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen larunbatean Climbat Barakaldo rokodromoan (Bizkaia), eta oriotarra bigarren izan zen 15 urtez azpikoen kategorian, Asier Intxaurberen atzetik. Nagusietan Maddi Agirrek eta Luken Hernandezek jantzi zituzten txapelak.
Aurrez, maiatzaren 10ean, Boulderreko Euskal Herriko Txapelketa jokatu zen Iruñean, eta han Guenetxea nagusitu zen bere kategorian. Hura bezala, txapelketa hau ere elkarrekin antolatu dute Nafarroako Mendi Federazioak eta Euskal Mendizale Federazioak (EMF), Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarra organoaren barruan.