Jende ugari bildu du Mola Marketen seigarren edizioak

Maddi Txintxurreta 2026ko uztailaren 5a

Jende ugari batu du Mola Mola txiringitoko arduradunek seigarrenez antolatu duten Mola Market azokak. 

Hondartzako eguraldia aprobetxatuta, herritar andana agertu da Mola Mola txiringitoko arduradunek seigarrenez antolatu duten festa giroko azokara. 40 postu baino gehiago jarri dituzte sortzaileek, eta yoga nahiz magia saioa ere izan dira, baita zuzeneko musika eta DJen emanaldiak ere.

Azokak arratsaldean jarraituko du, eta arropa, bitxiak, jatekoa, arisau lanak eta beste hainbeste ikusteko eta erosteko aukera izango dute hurbilduko diren herritarrek.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide