Orain arte lortutakoa "lehen pausoa besterik ez" dela azpimarratu du Orioko Futbol Taldeak

Onintza Lete Arrieta 2026ko uztailaren 4a

Zuzendaritzako kideak, klubeko hainbat lagunekin. (Orioko FT)

Elkarteko kategoria guztiek lortu dute datorren denboraldian Gipuzkoako maila altuenetan aritzeko txartela, eta zuzendaritzak bide horretan jarraituko dutela nabarmendu du, "gehiago nahi" dutelako. 

Orioko Futbol Taldeko arduradunak gustura dira aurtengo denboraldiarekin. "Denen partetik denboraldia borobila" izan dela nabarmendu dute, "harro" daudela, eta emaitzekin ere pozik daudela, elkarteko kategoria guztiek lortu baitute Gipuzkoako maila altuenean lehiatzeko txartela hurrengo denboraldirako.

Bi urte bete ditu zuzendaritza berriak, eta azaldu duten beren helburuetan "lehen pausoa lortu" den arren, lanean jarraituko dutela, "lehen bi urteetan egindakoa hasiera baino ez baita izan". Zuzendaritza honek "gehiago nahi du", eta hala adierazi zieten kluba osatzen duten jokalari, entrenatzaile, guraso eta zaleei klubaren egunean.  Urtero bezala, ekainean bazkaria egin zuten denboraldiari amaiera emateko, eta hainbat sari banatu zuten bazkariaren amaieran. Musika saioek borobildu zuten eguna. 

(Argazkiak: Orioko Futbol Taldea)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide