San Pedro bezperan egin zuten I. Goiko Karrera, eta antolatzaileak "gustura" dira lasterketa herrikoiaren lehen edizioak herritarren artean izandako harrerarekin. Lau korrikalariko sei talde animatu ziren lehia berezian –ikus hemen lasterketaren ezaugarriak– parte hartzera, eta Herriko Plazan "giro oso ona" sortu zela nabarmendu dute. "Oako eskaileretan eta Goiko Kalean ere jendea bildu zen, eta parte hartzaileek esan dute lasterketa zoragarria izan dela eta asko gustatu zaiela".
Xare Elortzak, Imanol Bellidok, Javi Romanek eta Alaitz Lizasok osatutako taldeak irabazi zuen lehiaketa herrikoia, eta taldeetako baten berezitasuna ere aipatu dute antolatzaileek, denak etxe berekoak baitziren, Emeterio Iribarren familiakoak, hain zuzen.