Orioko EAJk salatu du hondakin organikoen edukiontzietako mantentze lanak ez direla behar bezala egiten ari, eta ondorioz, "usain txarra" eta "higiene arazoak" daudela ohartarazi du. Tenperatura altuek egoera okerragotu dutela ziurtatu du, eta egoera "jasanezina" bilakatzeraino. Hoorregatik, uda garaian edukiontzi horiek maizago garbitu ditzala eskatu dio Urola Kostako Udal Elkarteari.
Talde jeltzaleak azpimarratu du egoera horrek oriotarren bizi kalitateari eragiten diola, baina baita "hilabete hauetan udalerria bisitatzen duten pertsonen" esperientziari ere.
EAJren ustez, ezinbestekoa da arazo horri "azkar" erantzutea, eta ezinbestekotzat jo du garbiketa zerbitzua indartzea, zeina "kudeaketa eta ongizate kolektiborako oinarrizkoa" baiten.
Urola Kostako Udal Elkarteak du hondakinen garbiketa kudeatzeko ardura, horregatik, EAJk eskaera formala egin dio elkarte horri, organikoaren edukiontzien garbiketaren maiztasuna "ahal bezain laster" handitu dezan.