Oria Bizik ate irekien jardunaldia antolatu du ostiral eta larunbat honetarako

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 29a

Orioko errioa. (Onintza Lete Arrieta)

Bi egun jarri dituzte aukeran, bat ostiral hau, eta bestea, larunbata. Ostiralean animatzen denak 16:30ean, 17:30ean edo 18:30ean egin ahal izango du arraun elkarteko kideekin, eta larunbata nahiago duenak, 09:00etan edo 10:00etan sartuko da uretara. 

Neguan egin bezala, uda iristearekin bat Oria Bizi elkarteak berriz antolatu ditu ate irekiak herritar guztientzat –adinez nagusiak direnentzat–, horiek aisialdiko eta ongizaterako arrauna proba dezaten. 

Bi egun jarri dituzte aukeran, bat ostiral hau, eta bestea, larunbata. Ostiralean animatzen denak 16:30ean, 17:30ean edo 18:30ean egin ahal izango du arraun elkarteko kideekin, eta larunbata nahiago duenak, 09:00etan edo 10:00etan sartuko da uretara. 

Antolaketa lanak errazteko, izena aurrez eman beharko dute herritarrek oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide