Eguraldi txarra egin arren, Goiko Karreraren estreinaldiak arrakasta nabarmena izan du

Aiora Arriola 2026ko ekainaren 28a

Euria nagusitu da lehenengo aldiz egin den Goiko Karreran, baina hori ez da aitzakia izan lasterketari aurre egiteko. Arraunlariek irabazitako denboraldiko lehen banderaren harrera egin ondoren eman zaio hasiera lasterketari.

Meritua izan dute gaurkoan korrikalariek, egun osoan ateri egon ondoren, lasterketaren unean euria hasi baitu eta goitik behera blaitu dira lasterketako parte hartzaileak.

Hala ere, herritarren animo beroek bultzatuta, partaide guztiek saio bikaina eskaini dute.

Hori guztia baino lehen, ordea, herrian zehar hainbat ekintza egin dira: kontzertua, kalejira eta bestelakoak. Arratsaldeko ekitaldietara jende gutxiago gerturatu da, izan ere, askok, gauean sasoi betean egoteko atseden hartzea erabaki dute.

Festak aurrera jarraituko du gauean zein datozen egunetan. Hemen egitaraua:

Ekainak 28, igandea: Harrotasunaren Eguna

  • 23:00-05:00. Gaueko emanaldiak: Malko, Tatta, DJ Fifi eta Fefa, eta La Fulana, Herriko Plazan.

Ekainak 29, astelehena: San Pedro Eguna

  • 06:00. Gaupaseroen argazkia, Oa kaleko eskaileretan.
  • 11:00. Pintxo lehiaketa, Herriko Plazan.
  • 12:30. Meza nagusia Salatxo abesbatzak kantatuta, elizan.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, Danbolin musika eta dantza eskolako trikitilariekin, kalez kale. Ibilbidea: Eusko Gudari, Herriko Plaza, Ibai Ondo, Aita Lertxundi, Aritzaga eta Herriko Plaza.
  • 19:00. Soka dantza eta jarraian, Danbolin musika eta dantza eskolako bandaren emanaldia, Herriko Plazan.
  • 23:00-02:00. Gaueko emanaldiak: Muzak eta DJ Siwanaba, Herriko Plazan.

Ekainak 30, asteartea: San Pedro bigarrena

  • Goizean, II. San Pedro Erronka: talde jolasak eta bazkaria, 10 eta 14 urte arteko gaztetxoentzat, herrian barrena.
  • 14:00. 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria, Villa Antilla hotelean.
  • 18:00. Herri Kirolak, Joseba Ostolaza Harri Eskolaren eskutik, Herriko Plazan.
  • 18:00. Erraldoi eta buruhandien kalejira, herriko txarangarekin, kalez kale. Ibilbidea: Kultur Etxea, Eusko Gudari, Pelotari, Iturbide, Kale Nagusia eta Herriko Plaza.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide