XI. Jakes Landa Oroimenezkoa eta III. Edu Mugertza Oroimenezkoan Badok 13 taldea izan da garaile

Aiora Arriola 2026ko ekainaren 27a

Orioko San Pedro jaietan beteranoen estropada ere jokatu da errioan, eta Orioko Badok 13 beteranoek hartu diete aurre beste taldeei.

300 arraunlaritik gora izan dira Badok 13 Orio beteranoen arraun elkarteak antolatutako XI. Jakes Landa Oroimenezkoa eta III. Edu Mugertza Oroimenezkoan lehian. 14:30ean hasi da proba eta Gipuzkoa, Bizkaia, Kantabria eta Kataluniako 25 arraun taldek hartu parte, Badok 13 garaile bilakatuz

Denboraldi bikaina egiten ari dira oriotarrak, eta gaur ere erlojupekoan bandera etxera ekarrita gustura geratu dira.

3.500 metroko estropada eremuan lehiatu dute, eta 875 metroko lau luze eta hiru ziaboga egin dituzte. Bertan, eremua bi kaleetan banatu dute eta binakako ontzietan jokatu dute proba.

Proba amaitu ondoren, nagusitu den taldeak bandera astindu du Oria Ibaian, besteak beste. Gainerako sariak Arraunetxeko aretoan banatu dituzte, partaideei mokadua eman bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide