Lurraldebusek zerbitzu bereziak eskainiko ditu San Pedro jaietara "modu jasangarri, eroso eta seguruan" hurbildu ahal izateko. Zerbitzu horiek ekainaren 26tik 29ra eskainiko dira, hau da, ostiraletik astelehenera bitartean.
Egun horietan, Aiatik 22:30ean eta 23:30ean irtengo dira zerbitzuak, eta 22:45ean eta 23:45ean iritsiko dira Orioko Euskotreneko geltokira. Itzultzeko, autobusak 23:00etan, 00:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 05:00etan irtengo dira Oriotako geltokitik. Gainera, zerbitzu bereziak egongo dira Usurbil, Orio eta Zumaia artean. Zehazki, Usurbildik 01:45ean, 03:15ean, 05:15ean eta 06:45ean irtengo dira; Oriotik 01:55ean, 03:35ean, 05:35ean eta 06:55ean; eta Zumaiara 02:20an, 03:50ean, 05:50ean eta 07:20an iritsiko dira. Zumaiatik, berriz, 01:00etan, 02:30ean, 04:30ean eta 06:00etan irtengo dira.
Ordutegiak Lurraldebusen webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefono zenbakian kontsultatu ahal izango dira.