Herritarren Arreta Zerbitzuko administraria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Orioko Udalak

Onintza Lete Arrieta 2026ko ekainaren 17a

Orioko udaletxea. (Julene Sorarrain)

Aldi baterako kontratua izango da, oposizio lehiaketa ebatzi bitartean. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, lanpostua betetzea premiazkoa denez, hautagaiek hiru eguneko epea izango dute izena emateko, ostiral honetara arte. 

Herritarren Arreta Zerbitzuko administraria kontratatzeko hautaketa prozesua abiatu du Orioko Udalak. Aldi baterako kontratua izango da, oposizio lehiaketa ebatzi bitartean. Hautaketa prozesua Lanbideren bidez egingo da eta, lanpostua betetzea premiazkoa denez, hautagaiek hiru eguneko epea izango dute izena emateko, ostiral honetara arte. 

Eskaintzaren kodea 162026006557 da, eta xehetasunak esteka honetan daude eskuragarri. Hautaketa prozesuan parte hartzeko baldintzak betetzen direla egiaztatzeko eta merezimenduak baloratzeko, Lanbidek bidalitako curriculumean agertzen diren datuak bakarrik hartuko dira kontuan.

Udalean beste bide batzuetatik aurkeztutako dokumentazioa ez da baliagarria izango eta, ondorioz, ez da baloratuko.

Izena emateko betekizunen artean daude, Batxilergoa edo ikasketa baliokideak izatea eta euskarazko 3. hizkuntza eskakizuna izatea. Deialdiaren oinarriak esteka honetan daude kontsultagai.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide