Hiru garaipen eskuratuta, Libe Arruabarrena eskubaloi jokalari oriotarrak 4 Nazio txapelketa irabazi du, juniorren Espainiako selekzioarekin batera. Alemaniako Hannover hirian jokatu dute txapelketa, hain justu. Lehenengo partida Frantziaren aurka irabazi zuten, bigarrena Portugalen aurka eta azkena, berriz, Alemaniaren aurka.
Ekainaren 18an berriz elkartuko dira selekzioko jokalariak Munduko Txapelketa prestatzen jarraitzeko. Ekainaren 25etik uztailaren 5era iraungo du horrek, Txinan. Aurreko urteetan ere deitu dute Arruabarrena selekzio horretara; iaz, esaterako, Europako Txapelketa jokatu zuten, eta Munduko Txapelketan ere parte hartutakoa da oriotarra.