'Ategorrietan Fisterra' komikia aurkeztuko dute ekainaren 18an, Etxeluzen

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 14a

Malen Gainzarain, Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitz, 'Ategorrietan Fisterra' komikiaren egileak. (utzitakoa)

Komikiak 1931ko maiatzaren 27an Donostiako Ategorrietan Guardia Zibilak langileen aurka egindako sarraskia berreskuratu du. Malen Gainzarain da ilustrazioen egilea, eta Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitz arduratu dira gidoiaz.

Argiak argitaratutako Ategorrietan Fisterra komikiaren aurkezpena egingo dute ekainaren 18an, ostegunarekin, 19:30ean Etxeluze gaztetxean. 

Komikiak 1931ko maiatzaren 27an Donostiako Ategorrietan Guardia Zibilak langileen aurka egindako sarraskia berreskuratu du. "Euskal Herriko langileen aurkako sarraskirik handiena izan zen arren, gaur egun gutxik ezagutzen duten pasartea da", aurreratu dute antolatzaileek. 

Hala, 210 orrialdeko "memoria, historia eta borroka uztartzen dituen kontakizun indartsuan", Malen Gainzarainen ilustrazioak eta Beñat Apalategi, Markel Ormazabal eta Lander Arbelaitzen gidoia aurki daitezke. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide