Larunbat honetan izango dira Oria Bizik emakumeek arrauna probatzeko antolatutako ate irekiak

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 15a

Emakume bat arrauna probatzen, Oria Bizi elkartearen ate irekietan. (Arnaitz Rubio Aprea)

Aisialdiko eta ongizaterako arrauna sustatzen duen elkarteak ekainaren 20an eskainiko ditu ate irekiak, eta parte hartu nahi duten emakumeek izena aurrez eman beharko dute.

Oria Bizi elkarteak emakumeentzako ate irekiak antolatu ditu, "aisialdiko eta ongizaterako arrauna" probatzeko. Hain justu, larunbat honetarako, ekainaren 20a, jarri dute hitzordua, eta guztira hiru txanda eskainiko dituzte: 09:00etan, 10:00etan eta 11:00etan.

Elkarteko kideek jakinarazi dute txanda bakoitzean gehienez hamar pertsona hartuko dituztela, eta 18 urtetik hasita, adin mugarik ez dagoela beraiekin uretaratzeko.

Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena aurrez eman beharko du oriabizi2022@gmail.com helbide elektronikora idatzita, edo telefonoz, 722 20 18 44 zenbakira deituta.

Salaketa

Oria Bizi elkarteak ostiralean salatu zuen publikoki norbaitek kendu nahiz puskatu egin dituela ate ireki hauen berri emateko elkarteak herrian jarritako kartelak. Honako gutuna kaleratu zuen, gertatutakoa salatuz, eta azpimarratuz aurrera jarraituko dutela orain arte egiten ari diren lanarekin. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide