Ekainaren etorrerarekin batera, ikasturte amaierako festa antolatu du Saregile emakumeen etxeak. Hain zuzen ere, ekainaren 11n egingo dute arratsalde pasa ikasturteari agur esateko, eta horretarako, inguruko sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia egingo dute Aiora Urbietarekin batera. Ondoren, mokaduak eta DJ Siwanabaren musika saioak girotuko dute hitzordua.
Gainera, ikasturtean zehar egindako ekintzen argazkiak ere elkarrekin ikusiko dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Hala, hitzordua elebiduna izango da, eta 17:00etan elkartuko dira Saregilen. Ekintzan parte hartzeko, aurretik izena eman beharko da galdetegi hau betez.