Lankidetza hitzarmena sinatu dute Orioko Udalak eta Urolako Komunikazio Taldeak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 26a

Atzo eguerdian, Anuska Esnal Orioko alkatea eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia, lankidetza hitzarmena sinatzen. (Guka)

Anuska Esnal alkateak eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusiak sinatu dute hitzarmena. Hala, Orioko Udalak 36.000 euroko dirulaguntza emango dio aurten ere komunikazio kooperatibari, eskualdean euskarazko komunikazio zerbitzuak garatu eta emateko.

Lankidetza hitzarmena sinatu dute beste urte batez Orioko Udalak eta UKT Urolako Komunikazio Taldeak. Udaletxean elkartu ziren atzo, astelehena, Anuska Esnal alkatea eta Gorka Zabaleta UKTko zuzendari nagusia, eta aurten ere, 36.000 euroko dirulaguntza jasoko du eskualdeko komunikazio kooperatibak, biztanleko 6 euro.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide