Lourdes del Hoyo gogoan izan dute haren hilketaren hirugarren urteurrenean ere

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 22a

Arrantzale kaleko banku morea, aste honetan apainduta. (Onintza Lete Arrieta)

2023ko maiatzaren 16an erail zuen bikotekide ohiak, eta haren omenezko banku morea apainduta agertu da hirugarren urteurrenean. Maitasun mezuak ere idatzi dizkiote herritarrek.  

2023ko maiatzaren 16an erail zuten Lourdes del Hoyo oriotarra. Bikotekide ohiak tiroz hil zuen Arrantzale kalean, haur parkearen aurreko banku batean. Ordutik, banku hori bera da Del Hoyo gogoratzeko tokia, eta aurten ere herritarrek egin diote keinu erailketaren urteurrenaren bueltan. Banku morea apain-apain jarri dute, baita maitasun mezuak jarri ere. Balearen Eguna ospatu da aurten maiatzaren 16an, eta herriko txoko askotan bezala, bankuan ere sarea jarri dute; beltza, hori bai. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide