Kilometroak jaiak mende erdia beteko du aurten, eta Gipuzkoako Ikastolek mendi tontorretan talde argazkiak ateratzeko eskatu dute igande honetan. Orioko Herri Ikastolak Kukuarrirako deia egin du.
Irteera 09:00etan izango da, eta tontorrean 10:30ean aterako dute argazkia.