Zinegoak LGTBIQ+ jaialdiko film laburren emanaldia eskainiko dute Saregilen, hilaren 28an

Julene Sorarrain 2026ko maiatzaren 20a

Jaialdiak, hain justu, istorio, identitate eta bizipen anitzak pantailara ekartzen ditu, eta Saregiletik, "elkarrekin gozatzeko, hausnartzeko eta nazioarteko LGTBIQ+ begiradak ezagutzeko" hitzordua antolatu nahi izan dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko dira proiekzioak. 

Urtero bezala, aurten ere Zinegoak jaialdiko film laburren emanaldia eskainiko dute Saregile emakumeen etxean, "elkarrekin gozatzeko, hausnartzeko eta nazioarteko LGTBIQ+ begiradak ezagutzeko", hain justu.

Zinegoak nazioarteko LGTBIQ+ jaialdia da, istorio, identitate eta bizipen anitzak pantailara ekartzen dituena. Antolakuntzatik, "espazio segurua eta partekatua" sortu nahi dutela jakinarazi dute, zinema aitzakia hartuta elkartzeko. Hala, maiatzaren 28an izango da emanaldia, arratsaldeko 18:00etan hasita, eta sarrera doakoa izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide