Larunbatean auzolanean hondartza garbitzera deitu dute Orioko Surf Taldeak eta Surfrider Foundation elkarteak

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 5a

Artxiboko irudian, hainbat oriotar, hondartzan bildutako zabor poltsekin.

Oinarrizko azalpenak eman ondoren, eskularruak eta zabor poltsak banatuko dizkiete boluntarioei, eta bakoitzak nahi duen lekutik ekingo dio, banaka, binaka edo taldeka, han-hemengo zabor eta hondakinak jasotzeari. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute denek elkarrekin. 

Orioko Surf Taldeak eta Surfrider Foundation elkarteak auzolanerako deia egin dute, "adin guztietako oriotarrek parte har dezaten hondartzaren eta inguruko eremuaren garbiketan".

Larunbatean 10:00etan egingo dute juntadizoa surf taldearen lokal aurrean, eta oinarrizko azalpen batzuk eman ostean, eskularruak eta zabor poltsak banatuko dizkiete boluntarioei. Bakoitzak nahi duen lekutik ekingo dio, banaka, binaka edo taldeka, han-hemengo zabor eta hondakinak jasotzeari.

Amaieran, 12:30 aldera, hamaiketakoa izango da denentzat.

Bi ikastetxeetan deia

Orioko Surf Taldeak jakinarazi du klubeko kide gazteenek deialdia zabaldu dutela bai Orioko Herri Ikastolan, bai Zaragueta Herri Eskolan, gelaz gela, adin guztietako ikasleek parte har dezaten auzolan horretan. "Ekintza hau beharrezkoa ikusten dugu inork garbitzen ez dituen bazterrak garbitzeko (barra, harrobia, Itxasperako aldapa ingurua...) eta, baita ere, herritarrak ingurumena garbi mantetzearen alde sentsibilizatzeko, batez ere haurrak", azaldu dute. 

Hala, herritar guztiak animatu dituzte larunbateko hitzorduan parte hartzera. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide