Bi autok istripua izan dute N-634 errepidean, Ubegun industrialderako bidegurutzean

Onintza Lete Arrieta 2026ko maiatzaren 4a

Ezbeharra 11:00 aldera gertatu da, eta ez da inor zauritu, baina zirkulazioan eragina izaten ari da. Ibilgailuetako bat autoeskola batekoa da. 

Bi autok istripua izan dute 11:00 aldera N-634 errepidean, Orion, Ubegun industrialderako bidegurutzearen inguruan. Dirudienez, bi autoek elkar jo dute. Istripu arina izan da eta ez da inor zauritu, baina zirkulazioan eragina izaten ari da. 

Ezbeharra izan duen ibilgailuetako bat autoeskola batekoa da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide