Balearen Egunean herriko balkoiak apain-apain egon daitezen sare zatiak banatuko dituzte maiatzaren 8an

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 29a

Arrantzale sareak balkoi batean zintzilik. (Orioko Udala)

Udalak dei egin die herritarrei balkoiak eta establezimenduak apaindu ditzaten itsasoko eta arrantza munduko elementuekin: sareak, kortxoak, argiak, buiak, baleen irudiak…

Maiatzaren 14an 125 urte beteko dira Orion euskal kostaldeko azken balea harrapatu zenetik, eta urteurren bereziaren bueltan, ia lau astez luzatuko da ospakizuna herrian. Horregatik, herriko kaleek ere jai-giroa islatzea nahi dute Orioko Udalak eta festa antolatzen ari den lantaldeak.

San Nikolas Arrantzale Kofradiaren eta Arrantzale Eguna antolatzen duen lantaldearen ekimenez, sare zatiak banatuko dituzte Herriko Plazan maiatzaren 8an, ostiralarekin, 17:00etatik aurrera. Hala, herritarrek aukera izango dute sare zatiak doan jaso eta etxeko balkoietan jartzeko. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide