Benito Lertxundik eskainiko duen solasaldirako gonbidapenak bihar jarriko dituzte eskuragarri

Onintza Lete Arrieta 2026ko apirilaren 28a

Benito Lertxundi, orain bi urte, Orion. (Aritz Mutiozabal)

Maitzaren 7an, ostegunarekin, Arraunetxen emango du hitzaldia, Ibon Gaztañazpi kazetariak gidatuta. Herritarrek aurrez galderak egiteko aukera izango dute, eta horretarako galdetegia zabaldu du udalak.  

Balearen Egunaren barruko egitarauan hainbat hitzaldi izango da hurrengo egun eta asteetan, horien artean azpimarragarrienetakoa Benito Lertxundik eskainiko duena. Maiatzaren 7an, ostegunarekin, 19:00etan da hitzordua Arraunetxen, eta Ibon Gaztañazpi kazetaria izango du alboan, solasaldia gidatzen.

"Lertxundiren ibilbide artistikoaz, haren obraren arrastoaz eta herriarekin duen loturaz solasean aritzeko aukera emango du saioak", udalak nabarmendu duenez.

Solasaldirako gonbitak bihar, asteazkena, jarriko dituzte eskuragarri 17:00etatik aurrera, Turismo Bulegoan. Herritar bakoitzak doako bi gonbidapen hartu ahalko ditu gehienez.

Horrez gain, herritarrek aukera izango dute han hitza hartzeaz gain, solasaldirako galderak aurrez bidaltzeko, galdetegi honen bidez. Epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide