Ganbara sormen tailerrak antolatuta, familia giroan maskarak egiteko aukera izango da bihar, asteazkenarekin. Hain justu, Salatxo aretoan eskainiko dute saioa, 17:00etatik 19:00etara bitartean, eta jarduera guztiz doakoa da.
Nerea Urdangarin eta Zorione Mendezen gidaritzapean, herritarrek sormena, ongizatea eta ahalduntze kolektiboa landuko dituzte biharko saioan, "herriko aniztasunari keinu eginez".
Dena den, plaza mugatuak izango dira, eta parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako, interesdunek ganbara.sormentailerra@gmail.com helbidera idatzi edota 652 70 22 37 zenbakira deitu dezakete.