Eman diote hasiera Balearen Eguneko kultur programari

Aiora Arriola 2026ko apirilaren 25a

'Arraina bihotzean' antzezlanaren irudia. (Onintza Lete Arrieta)

Haurrei zuzendutako Arrainak bihotzean antzezlana eskaini zuten atzo arratsaldean, eta gaur Errio dokumentalaren proiekzioa izango da 19:00etan, Kultur Etxean.

Balearen Egunerko kultur programaren lehen hitzordua atzo arratsaldean eskaini zen Kultur Etxean Mar Mar Teatro konpainiaren eskutik. Arrainak bihotzean antzezlanaz gozatzeko aukera izan zuten etxeko txikienek.

Gaur 19:00etan, berriz, Errio dokumentala ikusteko aukera egongo da bertan, eta ez da sarrerarik eskuratu behar bertaratzeko.

Ibon Gaztañazpi kazetari oriotarrak zuzendutako ikus-entzunezkoak Orioko itsas ondarea jasotzen du, eta horretarako, errioaren historia eta istorioak kontatzen ditu Nagore Urdapilleta Orio Arraunketa Elkarteko arraunlariak. Hainbat gairi buruz hausnartzen du lanak, galdera batzuk planteatuz. Esaterako: nolatan lehiatu zuen Oria bezalako ibai koxkor batek Rin, Tamesis, Sena, Guadalquivir eta Europako beste ibai garrantzitsuenekin XVI. mendetik aurrera?...

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide